"ARRASATE HIRIA" NAZIOARTEKO XVIII. AKORDEOI LEHIAKETA
- "HAUSPOZ" Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak, Arrasateko Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekineta Eusko Jaurlaritzarekin batera, "ArrasateHiria" Nazioarteko XVIII. Akordeoi Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa Arrasaten izango da 2010. urteko abenduaren 5tik 8ra.
- Lehiaketa publikoa da eta nazioanalitate guztietako bakarlariei zuzendua dago.
- Lehiakide guztiei, denentzat derrigorrezkoa izangoden musika obra, dohain bidaliko zaie.
- Partehartzaileak 60 € bidali beharko ditu partehartze orriarekin batera.
- Partehartzaileak, izenemate tasa eta ongi betetako izenemate orriarekin batera, bi argazki (9x12 zm.) berritxuri-beltzez eta curriculum labur bat bidali beharkoditu.
- Dokumentazio hori guztia 2010. urteko irailaren 30a baino lehen bidali behar da helbide honetara:
"HAUSPOZ" Euskal Herriko Akordeoi Elkartea
"Arrasate Hiria" Nazioarteko XVIII. Akordeoi Lehiaketa
49 Postakutxa
20120 Hernani (Gipuzkoa)
Tel./Fax 34 943 33 19 31 eta 34 606 140 352
E-mail: info@hauspoz.org
www.hauspoz.org
Zigilua data horretakoa duen dokumentazioa onartuko da.Txostena bidaltzeak, partehartzaileak lehiaketarako baldintzak onartzen dituela esan nahi du.
Zalantzarik izanez gero, gastelaniaz dagoen oinarrien bertsioa da egokia.
- Lehiaketaren antolatzaileek, onarpena eskutitz bidezbaieztatuko dute, 2010. urteko azaroaren 3a baino lehen. Aurkezpen eguna ere adieraziko dute. Berandu iristen direnak lehiaketatik kanpo gera daitezke.
- Partehartzaileak bere egitarauaren 6 kopia emangoditu, bertara iristean.
- Antolakuntzak ordainduko ditu parte hartzaileendietak eta osatu gastuak. Parte hartzailebakoitzak 80 euro ordaindu beharko ditu laguntza moduan.
- Talde antolatzaileak, aurkezten den partehartzaile kopurua gehiegizkoa bada, aukeraketa bat egin ahal izango du curriculum-en arabera.
- Hainbat herrialde desberdinetako musikalari bikainek osatuko dute epaimahaia.
- Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak dira.
- Lehiaketak bi fase izango ditu eta azken fasean, kanporaketa fasean parte hartu dutenen %50 igaroko da gutxienez.
Lehiaketaren egitarauak zera du barne:
KANPORAKETA FASEA
a) "Fantasía" F. Gurbindo (Berben Edizioni Musicali)
b) Preludio eta Fuga, J. S. Bachen "El Clave Bien Temperado"I-IItik aukeratua.
c) Hauetariko obra bat aukeratu:
- "Tango" L. De Pablo.
- "Phantasie 84" J. Ganzer.
- "De Profundis" S. Gubaidulina (Ed. IntermusikShmülling, Alemania)
- "Gena" J. Kaipainen (Ed. Wilhelm Hansen, Danimarka).
- "Aztarnak" R. Lazkano (Ed. Chant du Monde,Frantzia).
- "Jeux d´Anches" M. Lindberg (Ed. WilhelmHansen, Danimarka).
- "Lluvia" S. Martínez.
- "Flashing" A. Nordheim (Ed. Wilhelm Hansen,Danimarka).
- "Izpi" Zuriñe F. Gerenabarrena (Ed. Hauspoz,Euskadi).
- "Musica ricercata (Mov. I, II, III, IV y V)" G. Ligety(Ed. Schott Musik, Alemania).
- "Bone +" K. Harada (Ed. Wunn, Alemania).
AZKEN FASEA
25 eta 30 minutu tarteko egitarau librea. Egitarau horretan:
a) Akordeoiarentzat berezkoak diren bi obra.
b) Beste programa guztia bakoitzaren aukeran.
- Partehartzailearen baten egitarauaren osaketa ez badator lehaketaren baldintzekin bat, puntuak murriztuko zaizkio.
- Aukeratutako egitarauak, izenemate orrian idatzi den bezalakoa izan behar du bai ordenari bai edukiari dagokionez.
- Obra guztiak buruz ala partituraz jo litezke.
- Lehiakide bakoitzak nahi duen soinu tresnaz interpretaditzake bere egitaraua osatzen duten obrak. Tresna elektronikoak eta banda magnetikoak erabiltzea debekatua dago.
- Talde antolatzaileak, lehiaketako probak irratiz nahiz telebistaz emateko eskubidea ez ezik, entzunaldia grabatzeko edo edatzeko eskubidea ere izango du. Horregatik lehiakedeak ez du dirurik jasoko.
- Partehartzaileek zein ordenetan joko duten zozketa eginez erabakiko da lehiaketaren bezperan.
- SARIAK
1º: 3.600 €, diploma, garaikurra eta 1.000 € tan baloratutako kontzertu gira.
2º: 1.800 €, diploma eta garaikurra.
3º: 900 €, diploma eta garaikurra.
Talde antolatzaileak dohain gonbidatuko du lehiaketaren irabazlea egingo den NazioartekoXIX. Akordeoi Lehiaketan kontzertuak eskainditzan. Halaber, Kragujevac Nazioarteko Akordeoi Jaialdiko antolakuntzak, "Arrasate Hiria" lehiaketako irabazlea Serbian 2011ko uztailean ospatuko den jaialdi horretan parte hartzera gonbidatzen du.Talde antolatzaileak, epaimahaiko lehendakariarekin batera saririk ez ematea erabaki dezake.
