GIPUZKOAKO XXXI. AKORDEOI LEHIAKETA
"HAUSPOZ" EUSKAL HERRIKO AKORDEOI ELKARTEAK, Arrasateko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, GIPUZKOAKO XXXI.
AKORDEOI LEHIAKETA antolatu du. 2010ko abenduaren 4tik 8ra
ospatuko da Arrasaten ondorengo oinarri hauen arabera:
- Lehiaketa Euskal Herriko eta espainiar estatuko akordeoi ikasle edo jotzaileei zuzendurik dago, eta ondorengo edozein mailatan parte hartu ahal izango dute:
HAUR Maila:
13 urte arteko partehartzaileak (10.12.03 barne).
JUNIOR Maila:
14tik 17 urte arteko partehartzaileak (10.12.03 barne).
SENIOR Maila:
18 urtetik gorako partehartzaileak.
- Izena emateko orria bete beharko da, eta ondoko helbidera bidali:
"HAUSPOZ" Euskal Herriko Akordeoi Elkartea
Postakutxa 49
20120 HERNANI
(GIPUZKOA)
- Izena emateko epea 2010ko urriak 8 bukatuko da; postaz data horretako zigilua daramaten izenemateak onartuko dira.
- Matrikularen prezioa hau izango da:
HAUR eta GAZTE mailak: 44 €
SENIOR maila: 50 €
4.1.- "Hauspoz"eko bazkideen ikasleek matrikula hauetatik, %50 gutxiago ordainduko dute.
4.2.-"Hauspoz"eko bazkideek, matrikula dohain izango dute.
Matrikularen ordainketa kontu hauetako batean egin behar da:
EUSKADIKO KUTXA-CAJA LABORAL
3035 0065 73 0650018918
KUTXA
2101 0128 16 0001526383
Ordainagirian, partaidearen izena agertuko da, eta izen-emateko orriarekin batera bidaliko da.Matrikularen dirua ez da inolako kasutan bueltatuko.
- HAUR eta GAZTE mailako partaideek, izena emate orriarekin batera, bere adinaren frogagiriren bat bidali beharko dute.
- Partaide guztiek, argazki bat (eguneratua eta karnet tamainakoa) bidali beharko dute, atzealdean izen-abizenak eta parte hartuko duten maila idatzita.
- Partaideak, izena emate orriarekin batera, programa librearen SEI kopia bidali beharko ditu. Horrela egin ezean, zigortua izango da epaimahaiaren araudiaren arabera.
- Partaideak beren adinari dagokion maila edo handiagoan aurkeztu ahal izango dira, baina ez gazteagoen mailetan, ez eta bi mailetan, aldi berean. Partaide bat bere maila baino handiagotan aurkezten bada, hurrengo urteetan ezingo du maila horren azpikoetan aurkeztu.
- SENIOR mailan lehen saria lortzen duen partaideak, ondorengo urteetan "ARRASATE HIRIA" NAZIOARTEKO LEHIAKETAN soilik parte hartu ahal izango du. HAUR eta GAZTE mailan lehen saria lortzen duten partaideek, ondorengo urteetan ez dute maila berdinean parte hartu ahal izango.
- SENIOR Mailan bakarrik, KANPORAKETA FASEA eta AZKEN FASEA (FINALA) egingo dira, eta azken fasera (finalera), gutxienez partaideen erdiak sailkatuko dira.
- Partaideren batek azken fasera ez aurkeztea erabakiko balu bere kabuz, nahiz eta sailkaturik egon, zuzenean deskalifikatua izango litzateke.
- Obrak jotzeko ordena eta programaren edukia izena emateko orrian jarritakoa izango da, eta hori aldaezina da. Horrela egin ezean, zigortua izango da antolakuntzaren araudiaren arabera. Kanporaketa fasean aurkeztutako obrak, ezin izango dira jo finalean.
- Epaimahaia akordeoi irakasle eta interprete ospetsuek osatuko dute.
- Epaimahaiak bere sailkapena emateko, kontuan izango ditu lehiakideen musika-adierazpena eta estiloa; interpretatzeko teknika eta hauspoaren kontrola; ñabarduraren kalitatea, soinua eta erritmoaren erregulartasuna eta era berean, buruz egindako interpretazioak kontuan hartuko dira.
- Epaimahaiak egitarauaren zailtasuna eta estilo desberdintasuna kontuan hartuko ditu.
- Epaimahaiaren erabakia ALDAEZINA izango da.
- LEHIAKETA honetan parte hartzen dutenek, ezingo dute parte hartu JAIALDIAN, urte berean, GANBARA MUSIKAKO eta TALDEETAKO mailetan izan ezik.
- Partaide guztiek partehartze diploma bat jasoko dute. Diru-sariekin batera, trofeoak eta beste sari batzuk ere banatuko dira.
- Talde antolatzaileak, lehiaketako probak irratiz nahiz telebistaz emateko eskubidea ez ezik, entzunaldia grabatzeko edo hedatzeko eskubidea ere izango du. Horregatik lehiakideak ez du dirurik jasoko.
- Haur, Gazte eta Senior mailan lehen saria lortzen duten partaideek, Hauspozek, Hernanin, 2010ko abenduaren 18an La Milagrosa Kaperan eta Zarautzen, 2011ko uztailean ospatuko den Akordeoi Aste Kulturalaren barnean, antolatuko dituen Kontzertuetan parte hartuko dute.
- Partaide orok, parte hartze soilarengatik, oinarri guztiak ONARTZEN ditu. Beraietan hutseginez gero, deskalifikatu ahal izango da.
HAUR Maila
Fase Bakarra:
a) "Microscopios Nº 3 y 4º" (T. Lundquist)
b) 7 eta 12 minutu arteko programa librea.
JUNIOR Maila
Fase Bakarra:
a) "Aforismos I, II y IV" (H. Luck)
b) Obra Polifoniko bat duen 12tik 20 minutu bitarteko programa librea.
SENIOR Maila
Kanporaketa Fasea:
a) "Iduna II" (C. Duque)
b) Akordeoiarentzat idatzitako obra bat duen 6tik 10 minutu bitarteko programa librea.
Azken Fasea:
Tartean J. S. Bach-en Preludio eta Fuga bat duen, 20 eta 30 minutu arteko programa librea.
|
HAUR Maila
|
JUNIOR Maila
|
SENIOR Maila
|
|
1. Saria: 200 €
|
1. Saria: 400 €
|
1. Saria: 800 €
|
|
2. Saria: 150 €
|
2. Saria: 300 €
|
2. Saria: 500 €
|
|
3. Saria: 100 €
|
3. Saria: 200 €
|
3.Saria: 300 €
|
