XXIII. AKORDEOI JAIALDIA
"HAUSPOZ" EUSKAL HERRIKO AKORDEOI ELKARTEAK, Arrasateko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, XXIII. AKORDEOI JAIALDIA antolatu du. 2010ko abenduaren 4tik 8ra ospatuko da Arrasaten, ondorengo oinarri hauen arabera:
- AKORDEOI JAIALDIA, promozio lan bat egiteko sortua da batik bat, eta Euskal Herriko eta espainiar estatuko edozein maila eta adineko akordeoilariei zuzendua dago.
- Mailak:
| CATEGORIAS SOLISTAS |
ADINA |
| A HASTAPENA A MAILA |
10 urte arteko partaideak (10.12.03 baino lehen bete dituztenak barne). |
| B HASTAPENA B MAILA |
12 urte arteko partaideak (10.12.03 baino lehen bete dituztenak barne). |
| C HASTAPENA C MAILA |
15 urte arteko partaideak (10.12.03 baino lehen bete dituztenak barne). |
| D MAILA |
15 urtetik gorako partaideak. |
| UDALAITZ JUNIOR |
17 urte arteko partaideak (10.12.03 baino lehen bete dituztenak barne). |
| UDALITZ SENIOR |
18 urtetik gorako partaideak. |
| CATEGORIAS GRUPALES |
ADINA |
| 1 GANBARA MUSIKA |
12 urte arteko partaideak (10.12.03 baino lehen bete dituztenak barne). |
| 2 GANBARA MUSIKA |
15 urte arteko partaideak (10.12.03baino lehen bete dituztenak barne). |
| 3 GANBARA MUSIKA |
15 urtetik gorako partaideak. |
| TALDEAK 1 |
15 urte arteko partaideak (10.12.03 bainolehen bete dituztenak barne). |
| TALDEAK 2 |
15 urtetik gorako partaideak. |
- Izena emateko orria bete beharko da, eta ondoko helbidera bidali:
"HAUSPOZ" Euskal Herriko Akordeoi Elkartea
49 Postakutxa
20120 HERNANI
(GIPUZKOA)
- Izena emateko epea 2010ko urriak 8 bukatuko da; postaz data horretako zigilua daramaten izenemateak onartuko dira.
- Matrikularen kostua 40 € izango da bakarlari bakoitzeko, 100 € Ganbara Musikakoentzat eta 200 € Taldeentzat. Hauspozeko bazkideen ikasleek kopuru horren erdia soilik ordaindu beharko dute.Matrikularen ordainketa kontu hauetako batean egin behar da:
EUSKADIKO KUTXA-CAJA LABORAL
3035 0065 73 0650018918
KUTXA
2101 0128 16 0001526383
Ordainagirian, partaidearen izena agertuko da, eta izen- emateko orriarekin batera bidaliko da.
Matrikularen dirua ez da inolako kasutan bueltatuko.
- GANBARA MUSIKAKO eta TALDEETAKO partaideek, izena emateko orriak, denek batera bidali beharko dituzte.
- GANBARA MUSIKAKO mailan BI eta BOST arteko partaidez osatutako taldeak parte hartu ahal izango dute, gutxienez akordeoi bat barne. TALDE izena emango zaie sei partaide edo gehiagokoei, hauek zuzendaria izan ahalko dutelarik. Taldekideetatik inor ezingo da izan bere mailan ezarritako adina baino zaharragoa. Partaide bakoitzak bere instrumentua eta atrila eraman beharko ditu.
- Partaideek, izen-emate orriarekin batera, bere adinaren frogagiriren bat eta argazki bat (eguneratua eta karnet tamainakoa) bidali beharko dute, atzealdean izen-abizenak eta parte hartuko duten maila idatzita.
- Izenemate orriarekin batera, bere egitarau LIBREaren LAU kopia bidali beharko ditu. Horrela egin ezean, zigortua izango da epaimahaiaren araudiaren arabera.
- Partaideak beren adinari dagokion maila edo handiagoan aurkeztu ahal izango dira, baina ez gazteagoen mailetan. Partaide bat bere maila baino handiagotan aurkezten bada, hurrengo urteetan ezingo du maila horren azpikoetan aurkeztu.
- Epaimahaia akordeoi irakasle eta interprete ospetsuek osatuko dute.
- Epaimahaiak, bere sailkapena emateko, kontuan izango ditu lehiakideen musika-adierazpena eta estiloa; interpretatzeko teknika eta hauspoaren kontrola; ñabarduraren kalitatea, soinua eta erritmoaren erregulartasuna eta, era berean, buruz egindako interpretazioak kontuan hartuko dira.
- Epaimahaiaren erabakia ALDAEZINA izango da.
- GIPUZKOAKO AKORDEOI LEHIAKETAN parte hartzen dutenek, urte berean ezingo dute parte hartu JAIALDIAN, GANBARA MUSIKAKO eta TALDE mailetan izan ezik.
- HASTAPENETAN urrezko domina lortzen duen partaideak, hurrengo edizioetan MAILETAN parte hartu beharko du.
- Bukaerako ekitaldian jo dezaten, interpretazio ona izanagatik nabarmendu diren partehartzaileak hautatzeko eskubidea izango du epaimahaiak. (Honek ez du esan nahiko puntuazio altuena lortu dutenik). Hala nola, talde antolatzaileak. hautatuak izan direnetariko batzuk aukeratzeko eskubidea izango du, 2010ko uztailaren lehenengo astean, urtero Hauspozek antolatzen duen Akordeoi Aste Kulturalaren barnean, kontzertu bat eskeintzeko.
- Antolatzaileek lehiaketako probak irratiz nahiz telebistaz emateko eskubidea eta entzunaldia grabatzeko edo hedatzeko eskubidea izango dute. Lehiakideak ez du horretatik dirurik jasoko.
- Partaide orok, parte hartze soilarengatik, oinarri guztiak ONARTZEN ditu. Beraietan hutseginez gero, deskalifikatu ahal izango da.
|
MAILA
|
DERRIGORREZKO OBRA
|
| A HASTAPENA |
Canción de cuna (Popular, arr. H. Rebanne)
¡Qué bonito es el mes de mayo! (Popular francesa)
Ortzeko izar ederrok (Popular) |
| B HASTAPENA |
El carnaval de Venecia (Paganini, Arr. R. Llanos)
Petite polka (J. Duvanel)
Jaun Baruak (Popular, arr. V. Valencia) |
| C HASTAPENA |
Andante (L. Latour)
Brunella
Dantza lasaia (A. Furundarena) |
| MAILA |
DERRIGORREZKO OBRA(bat aukeratu) |
EGITARAU LIBREA |
| A MAILA |
Astoa ikusi nuen (Popular vasca, arr. R. Llanos)
Txalupan lotan (A. Furundarena) |
Gehienez 3 minutu arte |
| B MAILA |
Hop la! (F. Lacroix)
Eskutik |
Gehienez 5 minutu arte |
| C MAILA |
Allegro (Clarembault)
Vals folklorique (Draeger) |
Gehienez 8 minutu arte |
| D MAILA |
Galaxy (S. Garbatini)
Flânerie sur les quais (M. Maugain) |
Gehienez 10 minutu arte |
|
MAILA
|
OBRA LIBREA
|
| 1 GANBARA MUSIKA |
Gehienez 4 minutu arte |
| 2 GANBARA MUSIKA |
Gehienez 6 minutu arte |
| 3 GANBARA MUSIKA |
Gehienez 8 minutu arte |
| TALDEAK 1 |
Gehienez 12 minutu arte |
| TALDEAK 2 |
Gehienez 18 minutu arte |
OHARRA: Ganbara Musika mailan Derrigorrezko Obrarik ez dago
Partaide guztiek domina, diploma eta opari bana jasoko dute. Ganbara Musika, Taldeak eta beste estiloak (Udalaitz mailetan ordezkatuak) promozionatzeko, aipaturiko arloetan Hauspozek diru-sariak emango dizkie maila bakoitzean puntu gehien lortzen dutenei.
| MAILA |
SARIA
|
| 1 GANBARA MUSIKA |
100 €
|
| 2 GANBARA MUSIKA |
150 €
|
| 3 GANBARA MUSIKA |
200 €
|
| TALDEAK 1 |
300 €
|
| TALDEAK 2 |
500 €
|
