Hauspoz

Español / Euskera / English

"ARRASATE HIRIA" NAZIOARTEKO XXV. AKORDEOI LEHIAKETA

[2017'KO OINARRIAK]

 

LEHIAKETAREN EZAUGARRIAK

 

  1. "HAUSPOZ" Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak, Arrasateko Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, "ArrasateHiria" Nazioarteko XXV. Akordeoi Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa Arrasaten izango da 2017. urteko abenduaren 7tik 10ra.
  2. Lehiaketa publikoa da eta nazioanalitate guztietako bakarlariei zuzendua dago.
  3. Derrigorrezko obra, doan bidaliko zaie, hala eskatzen duten lehiakide guztiei.
  4. Partehartzaileak 60 € bidali beharko ditu partehartze orriarekin batera.
    IBAN ES43 3035 0065 73 0650018918
    BIC: CLPEES2M
  5. Partehartzaileak, izen emate tasa eta ongi betetako izenemate orriarekin batera, argazki eta curriculum labur bat bidali beharko ditu.
  6. Dokumentazio hori guztia 2017. urteko irailaren 30a baino lehen bidali behar da helbide honetara:
    "HAUSPOZ" Euskal Herriko Akordeoi Elkartea
    "Arrasate Hiria" Nazioarteko XXV. Akordeoi Lehiaketa
    49 Postakutxa
    20120 Hernani (Gipuzkoa)
    Tel.  +34 606 140 352
    E-mail:
    info@hauspoz.org
    www.hauspoz.org
    Zigilua data horretakoa duen dokumentazioa onartuko da.Txostena bidaltzeak, partehartzaileak lehiaketarako baldintzak onartzen dituela esan nahi du. Zalantzarik izanez gero, gastelaniaz dagoen oinarrien bertsioa da egokia.
  7. Lehiaketaren antolatzaileek, onarpena eskutitz bidezbaieztatuko dute, 2017. urteko azaroaren 1a baino lehen. Aurkezpen eguna ere adieraziko dute. Berandu iristen direnak lehiaketatik kanpo gera daitezke.
  8. Partehartzaileak bere egitarauaren 6 kopia emangoditu, bertara iristean.
  9. Antolakuntzak ordainduko ditu parte hartzaileendietak eta osatu gastuak. Parte hartzailebakoitzak 80 euro ordaindu beharko ditu laguntza moduan.
  10. Talde antolatzaileak, aurkezten den partehartzaile kopurua gehiegizkoa bada, aukeraketa bat egin ahal izango du curriculum-en arabera.

LEHIAKETAREN GARAPENA

 

1.   Hainbat herrialde desberdinetako musikalari bikainek osatuko dute epaimahaia.

2.   Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak dira.

3.   Lehiaketak bi fase izango ditu eta azken fasean, kanporaketa fasean parte hartu dutenen %50 igaroko da gutxienez.

Lehiaketaren egitarauak zera du barne:

KANPORAKETA FASEA

1.  "Tres Nocturnos" F. J. Dominguez.

2.   7 eta 13 minutu arteko obra librea.


AZKEN FASEA

25 eta 35 minutu tarteko egitarau librea. Egitarau horretan:

 

a)   Preludio eta Fuga, J. S. Bachen "El Clave Bien Temperado"I-IItik aukeratua.

b)   Hauetariko obra bat aukeratu:

 

- "Tango" L. De Pablo.

- "Gena" J. Kaipainen.

- "Aztarnak" R. Lazkano.

- "Jeux d´Anches" M. Lindberg.

- "Izpi" Zuriñe F. Gerenabarrena.

- "Bone +" K. Harada.

- "Tears" B. Lorentzen.

- "Tango Prism Op. 73" Maki Ishii.

- "Slow motion" T. Hosokawa.

- "Jabberwocky" J. Koch.

- "Alone" E. Jokkinen.

- "Without a title" Poul Rovsing Olsen.

- "Wood spirit" S. Mossenmark.

 

 

c)   Beste programa guztia bakoitzaren aukeran.

 

4.   Partehartzailearen baten egitarauaren osaketa ez badator lehaketaren baldintzekin bat, puntuak murriztuko zaizkio.

5.   Lehen faseko programa, oinarri hauetan ipintzen duen ordenean jo behar da. Izenemate orrian jarritako programa ezingo da aldatu. Azken faseko programaren ordena aldatzea onartua dago.

6.   Obra guztiak buruz ala partituraz jo litezke.

7.   Lehiakide bakoitzak nahi duen soinu tresnaz interpretaditzake bere egitaraua osatzen duten obrak. Tresna elektronikoak eta banda magnetikoak erabiltzea debekatua dago.

8.   Talde antolatzaileak, lehiaketako probak irratiz nahiz telebistaz emateko eskubidea ez ezik, entzunaldia grabatzeko edo edatzeko eskubidea ere izango du. Horregatik lehiakedeak ez du dirurik jasoko.

9.   Partehartzaileek zein ordenetan joko duten zozketa eginez erabakiko da lehiaketaren bezperan.

 

10. SARIAK

: 4.000 €, diploma, garaikurra eta kontzertu gira.
: 2.000 €, diploma eta garaikurra.
: 1.000 €, diplomaeta garaikurra.

 

Diru-sariak, legeak agintzen duen zergei loturik egongo dira.

 

Talde antolatzaileak dohain gonbidatuko du lehiaketaren irabazlea 2018. urtean egingo den Nazioarteko XXVI. Akordeoi Lehiaketan kontzertuak eskain ditzan.

 

Epahaimaikideek sariak eman gabe utzi ahal izango dituzte.

 

[IZEN EMATE ORRIA]

 

 

 


© HAUSPOZ, 49 POSTAKUTXA, 20120 HERNANI (GIPUZKOA) / TEL: + 34 606 140 352 / info@hauspoz.org