Hauspoz

Español / Euskera / English

GIPUZKOA XXXIII. AKORDEOI JAIALDIA

HAUSPOZ Euskal Herriko Akordeoi Elkartea, Arrasateko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, GIPUZKOA XXXIII. AKORDEOI JAIALDIA antolatu du. 2020ko abenduaren 4tik 7ra ospatuko da Arrasaten.

 

 

MAILAK

 

- JAIALDIA akordeoiaren sustapenerako sortua izan da. Euskal Herriko eta espainiar estatuko edozein maila eta adineko akordeoilariei zuzendua dago, eta maila hauetan sailkatua:

 

BAKARLARIAK

ADINAK

A HASTAPENA

A MAILA

10 urte arteko partaideak (2009.12.03 baino lehen jaiotakoak barne)

B HASTAPENA

B MAILA

12 urte arteko partaideak (2007.12.03 baino lehen jaiotakoak barne)

C HASTAPENA

C MAILA

15 urte arteko partaideak (2004.12.03 baino lehen jaiotakoak barne)

D MAILA

15 urtetik gorako partaideak


TALDEAK ADINAK

GANBARA MUSIKA 1

12 urte arteko partaideak (2007.12.03 baino lehen jaiotakoak barne)

GANBARA MUSIKA 2

15 urte arteko partaideak (2004.12.03 baino lehen jaiotakoak barne)

GANBARA MUSIKA 3

15 urtetik gorako partaideak

ENSEMBLE INSTRUMENTALAK Bataz besteko adina 18 urte edo gutxiago duten partaideak

TALDEAK

Bataz besteko adina 18 urte edo gutxiago duten partaideak

 

- GANBARA MUSIKAKO mailan BI eta BOSTEN arteko kidez osaturiko taldeak parte hartu ahal izango dute. Gutxienez akordeoilari bat barne izango dute, eta bere papera nagusi izan beharko da.

- ENSEMBLE INSTRUMENTAL izenez onartuko dira SEI eta HAMABI partaide artean dituztenak, eta TALDE izenez HAMAIRU partaide edo gehiagoz osatutakoak. Bietan onartuko da zuzendari bat izatea. Partaide bakoitzak bere instrumentua eta atrila eraman beharko ditu.

- Partaideak beren adinari dagokion maila edo handiagoan aurkeztu ahal izango dira, baina ez gazteagoen mailetan. Partaide bat bere maila baino handiagotan aurkezten bada, hurrengo urteetan ezingo du maila horren azpikoetan aurkeztu.

- GIPUZKOAKO AKORDEOI LEHIAKETAN parte hartzen dutenek, urte berean ezingo dute JAIALDIAN parte hartu, GANBARA MUSIKAKO, ENSEMBLE INSTRUMENTALAKO edo TALDEKO mailetan izan ezik.

- TRESNA ELEKTRONIKOAK ERABILTZEA DEBEKATUA DAGO.

 

 

ERREPERTORIOA

 

Partaideek bere mailari dagokien obra hauen artean aukeraketa egin ahal izango dute:

 

MAILA DERRIGORREZKO OBRA (bat aukeratu)

 

A HASTAPENA

 

 

 

Kehtolaulu

 

Frere Jacques (Popular)

 

Kevätlaulu (Popular alemana)

 

 

B HASTAPENA

 

 

 

Rainfall (H. Rebane)

 

Haktivah (Popular)

 

Dyj Sem Sel

 

 

C HASTAPENA

 

 

 

Les Fifres (J. F. Dandrieu)

 

Scarborough Fair (Tradicional / Arr. A-M. Saira)

 

Cabriolette

 

 

 

MAILA

DERRIGORREZKO OBRA (bat aukeratu)

EGITARAU LIBREA

A MAILA

Early one Morning

 

Uvázali Krávu

 

Gehienez 3 minutu arte

B MAILA

The Sad Dolphin Swins

 

Arvon mekin ansaitsemme (Popular finlandesa)

 

Gehienez 5 minutu arte

C MAILA

The Tango of the Skeleton in Love (P. Makkonen)

 

Sambalele (Arr. A-M. Saira)

 

Gehienez 8 minutu arte

D MAILA

Feliz marcha (E. Derbenko)

 

Gopak (Arr. A-M. Saira)

 

Gehienez 10 minutu arte

 

MAILA PROGRAMA LIBRE
GANBARA MUSIKA 1 Gehienez 4 minutu arte
GANBARA MUSIKA 2 Gehienez 6 minutu arte
GANBARA MUSIKA 3 Gehienez 8 minutu arte
ENSEMBLE INSTRUMENTALAK Gehienez 12 minutu arte
TALDEAK Gehienez 18 minutu arte

 

Ganbara Musika, Ensemble Instrumentalak eta Taldeak mailan Derrigorrezko Obrarik ez dago.

 

 

SARIAK

 

- Partaide guztiek urrezko, zilarrezko edo brontzezko domina, diploma eta opari bana jasoko dute.

- Kamara musika, Ensemble Instrumentalak eta Taldeak indartzeko asmoz, Hauspozekdiru-sariak emango dizkie epai-mahaikideek hautaturiko partaideei. Diru-sariak, legeak agintzen duen zergei loturik egongo dira.

 

MAILA

SARIA

GANBARA MUSIKA 1

100 €

GANBARA MUSIKA 2

150 €

GANBARA MUSIKA 3

200 €

ENSEMBLE INSTRUMENTALAK 250 €
TALDEAK

300 €

 

 

EPAIMAHAIA

 

- Epaimahaia akordeoi irakasle eta interprete ospetsuek osatuko dute.

- Epaimahaiak, bere sailkapena emateko, lehiakideen musika-espresioa eta estiloa, interpretatzeko teknika eta hauspoaren kontrola, ñabarduren kalitatea, eta soinua eta erritmoaren erregulartasuna kontuan izango ditu. Era berean, buruz egindako interpretazioak kontuan hartuko dira.

- Epaimahaiaren erabakia ALDAEZINA izango da.

- Epaimahaiak, bere interpretazioarengatik nabarmendu diren partehartzaileak hautatzeko eskubidea izango du, bukaerako ekitaldian jotzeko (Honek ez du esan nahiko puntuazio altuena lortu dutenik).

- Hala nola, talde antolatzaileak. hautatuak izan direnetariko batzuk aukeratzeko eskubidea izango du, urtero Hauspozek Arrasaten antolatzen duen Arrasateko Akordeoi Lehiaketaren barnean, kontzertu bat eskeintzeko.

 

 

IZEN EMATEA

 

- Izena emateko erantsitako orria bete beharko da, eta ondoko helbidera bidali:

 

"HAUSPOZ" Euskal Herriko Akordeoi Elkartea

Postakutxa 49

HERNANI (GIPUZKOA)

 

Izen-emate orriarekin batera dokumentu hauek bidali beharko dira:

  • N.A.N. edo bere adinaren frogagiriren baten fotokopia.
  • Izenematearen dirusarrera ordainagiriaren, kopia. Bertan lehiakidearen izen-abizenak azaldu beharko du argi eta garbi.
  • Argazki bat (eguneratua eta karnet tamainakoa), atzekaldean izen-abizenak eta parte hartuko duten maila idatzita.
  • EGITARAU LIBREaren LAU copia. Horrela egin ezean, zigortua izango da epaimahaiaren araudiaren arabera. Ganbara Musika eta Taldeak mailetan, partitura orokorra bidali beharko dira.

- Matrikularen kostua 50 € izango da bakarlari bakoitzeko, 60 € Ganbara Musikakoentzat eta 100 € Ensemble Instrumentalentzat eta Taldeentzat. Hauspozeko bazkideen ikasleek kopuru horren erdia soilik ordaindu beharko dute. Matrikularen ordainketa kontu hauetako batean egin behar da:

 

EUSKADIKO KUTXA-CAJA LABORAL 3035 0065 73 0650018918

KUTXA                                                        2095 5041 16 1060568499

 

- Ordainketa ezinbesteko baldintza izango da parte hartu ahal izateko. Matrikularen dirua ez da inolako kasutan itzuliko.

- Izena emateko epea 2020ko urriak 2an bukatuko da; data horretako posta-zigilua daramaten izen-emateak ere onartuko dira.

- Antolatzaileek lehiaketako probak irratiz nahiz telebistaz emateko eskubidea eta entzunaldia grabatzeko edo hedatzeko eskubidea izango dute. Lehiakideak ez du horretatik dirurik jasoko.

- Parte hartzen duen lehiakide orok baimena ematen dio lehiaketako antolakuntzari bertan ateratako irudiak sare sozialetan, web orrian eta bestelako hedapen euskarrietan erabiltzeko.

- Partaide orok, parte hartze soilarengatik, oinarri guztiak ONARTZEN ditu. Beraietan hutseginez gero, deskalifikatu ahal izango da.

 

IZEN EMATEA ORRIA


JAIALDIAREN OINARRIAK

 

 

 


© HAUSPOZ, 49 POSTAKUTXA, 20120 HERNANI (GIPUZKOA) / TEL: + 34 606 140 352 / info@hauspoz.org