Hauspoz

Español / Euskera / English

GIPUZKOA XLI. AKORDEOI LEHIAKETA

 

"HAUSPOZ" EUSKAL HERRIKO AKORDEOI ELKARTEA, Arrasateko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, GIPUZKOA XLI. AKORDEOI LEHIAKETA antolatu du. 2020ko abenduaren 4tik 7ra ospatuko da Arrasaten.

 

 

MAILAK

 

- Lehiaketa Euskal Herriko eta espainiar estatuko akordeoi ikasle edo jotzaileei zuzendurik dago, eta ondorengo edozein mailatan parte hartu ahal izango dute:

  • HAUR MAILA: 13 urte arteko partehartzaileak (2006.12.03 baino lehen jaiotakoak barne)
  • JUNIOR MAILA: 14tik 17 urte arteko partehartzaileak (2002.12.03 baino lehen jaiotakoak barne)
  • SENIOR MAILA: 18 urtetik gorako partehartzaileak

- Partaideak beren adinari dagokion maila edo handiagoan aurkeztu ahal izango dira, baina ez gazteagoen mailetan, ez eta bi mailetan aldi berean ere. Partaide bat bere maila baino handiagotan aurkezten bada, hurrengo urteetan ezingo da maila horren azpikoetan aurkeztu.

- LEHIAKETA honetan parte hartzen dutenek, ezingo dute JAIALDIAN parte hartu urte berean, GANBARA MUSIKAKO, ENSEMBLE INSTRUMENTALAKO eta TALDEETAKO mailetan izan ezik.

- SENIOR mailan lehen saria lortzen duen partaideak, ondorengo urteetan "ARRASATE HIRIA" NAZIOARTEKO LEHIAKETAN soilik parte hartu ahal izango du. HAUR eta GAZTE mailan lehen saria lortzen duten partaideek, ondorengo urteetan ez dute maila berdinean parte hartu ahal izango.

- SENIOR Mailan bakarrik, KANPORAKETA FASEA eta AZKEN FASEA (FINALA) egingo dira, eta azken fasera (finalera), gutxienez partaideen erdiak sailkatuko dira.

- Partaideren batek bere kabuz azken fasera ez aurkeztea erabakiko balu, nahiz eta sailkaturik egon, zuzenean deskalifikatua izango da.

 

 

 

ERREPERTORIOA

 

  • HAUR MAILA

Fase bakarra:                 a) Valsette (U. Jutila)

b) 7 eta 12 minutu arteko programa librea.

 

  • JUNIOR MAILA

Fase bakarra:                 a) Sonatina Piccola (3º Mov.) (T. Lundquist)

b) Obra polifoniko bat duen 12tik 20 minutu bitarteko programa librea.

 

  • SENIOR MAILA

Kanporaketa fasea:        a) Refrán (G. Moreno Brull)

b) Akordeoiarentzat idatzitako obra bat duen 6tik 20 minutu bitarteko programa librea.

Azken fasea:                  Tartean J. S. Bach-en Preludio eta Fuga bat duen, 20 eta 30 minutu arteko programa librea.

 

 

 

SARIAK

 

- Partaide guztiek partehartze diploma bat jasoko dute. Diru-sariekin batera, trofeoak eta beste sari batzuk ere banatuko dira.

- Diru-sariak, legeak agintzen duen zergei loturik egongo dira.

- Haur, Gazte eta Senior mailan lehen saria lortzen duten partaideek, Hauspozek Arrasaten 2021ko abenduan ospatuko den Arrasateko Akordeoi Lehiaketaren barnean antolatuko dituen kontzertuetan parte hartuko dute.

 

HAUR MAILA

JUNIOR MAILA

SENIOR MAILA

1. Saria: 200 €

1.Saria: 400 €

1.Saria: 800 €

2.Saria: 150 €

2.Saria: 300 €

2.Saria: 500 €

3.Saria: 100 €

3.Saria: 200 €

3.Saria: 300 €

 

 

EPAIMAHAIA

 

- Epaimahaia akordeoi irakasle eta interprete ospetsuek osatuko dute.

- Epaimahaiak bere sailkapena emateko, kontuan izango ditu lehiakideen musikaadierazpena eta estiloa; interpretatzeko teknika eta hauspoaren kontrola; ñabarduraren kalitatea, soinua eta erritmoaren erregulartasuna.

- Epaimahaiak egitarauaren zailtasuna eta estilo-desberdintasuna kontuan hartuko ditu.

- Epaimahaiaren erabakia ALDAEZINA izango da.

 

 

IZEN EMATEA

 

- Izena emateko orria bete beharko da, eta ondoko helbide elektronikora bidali: info@hauspoz.org

 

Izen-emate orriarekin batera dokumentu hauek bidali beharko dira:

  • N.A.N. edo bere adinaren frogagiriren baten fotokopia.
  • Izenematearen dirusarrera ordainagiriaren, kopia. Bertan lehiakidearen izenak azaldu beharko du argi eta garbi.

  • Argazki bat (eguneratua eta karnet tamainakoa).
  • EGITARAU LIBREaren copia. Horrela egin ezean, zigortua izango da epaimahaiaren araudiaren arabera.

- Matrikularen diru kopurua 50 €koa izango da HAUR ETA GAZTE mailan, eta 60 €koa SENIOR mailan. "Hauspoz"eko bazkideen ikasleek matrikula hauetatik, % 50 gutxiago ordainduko dute. "Hauspoz"eko bazkideek, matrikula dohain izango dute. Matrikularen ordainketa kontu hauetako batean egin behar da:

 

 

EUSKADIKO KUTXA-CAJA LABORAL: 3035 0065 73 0650018918

KUTXA: 2095 5041 16 1060568499

 

- Ordainketa ezinbesteko baldintza izango da parte hartu ahal izateko. Matrikularen dirua ez da inolako kasutan itzuliko.

- Izena emateko epea 2020ko urriak 2 bukatuko da; postaz data horretako zigilua daramaten izenemateak onartuko dira.

- Obrak jotzeko ordena eta programaren edukia izena emateko orrian jarritakoa izango da, eta hori aldaezina da. Horrela egin ezean, zigortua izango da antolakuntzaren araudiaren arabera. Kanporaketa fasean aurkeztutako obrak, ezin izango dira jo finalean.

- Talde antolatzaileak, lehiaketako probak irratiz nahiz telebistaz emateko eskubidea ez ezik, entzunaldia grabatzeko edo hedatzeko eskubidea ere izango du. Horregatik lehiakideak ez du dirurik jasoko.

- Parte hartzen duen lehiakide orok baimena ematen dio lehiaketako antolakuntzari bertan ateratako irudiak sare sozialetan, web orrian eta bestelako hedapen euskarrietan erabiltzeko.

- Partaide orok, parte hartze soilarengatik, oinarri guztiak ONARTZEN ditu. Beraietan hutseginez gero, deskalifikatu ahal izango da.


IZEN EMATE ORRIA


LEHIAKETAREN OINARRIAK

 


© HAUSPOZ, 49 POSTAKUTXA, 20120 HERNANI (GIPUZKOA) / TEL: + 34 606 140 352 / info@hauspoz.org