Hauspoz

Español / Euskera / English

HAUSPOZ

ZEIN GARA

 

 

Confederación Guipuzcoana de Acordeón (CGA) izenarekin 1974an sortu zen, eta 1999an izena aldatu zuen, HAUSPOZ, Euskal Herriko Akordeoi Elkartea hartuz.

 

CIAko (Conferation Internationale des Accordeonistes) bazkidea da, eta UNESCOko (International Music Council) partaidea.

 

Helburu nagusia gure Herrialdeko akordeoilarien maila igotzea da, pedagogian nahiz interpretazioan.Horretarako, "Certamen Guipuzcoano de Acordeón" izeneko bakarlarientzako akordeoi lehiaketa antolatu zuen. Estatu mailako lehiaketa zen eta lehenengo aldiz Tolosan egin zen 1975eko apirilaren 20an.

 

Lehiaren zailtasuna Europako lehiaketen zailtasun mailara iritsi zenez, "Festival de Guipúzcoa" izeneko pareko lehiaketa bat antolatu zen 1988an, han parte hartu ezin zuten akordeoilarientzat.

 

1993an lehiaketa nazioarteko mailara igotzeko beharra ikusi zen, eta " I Certamen Internacional Villa de Arrasate" (egun "Arrasate Hiria") sortu zen. Orduan maila bakarra zuen, 32 urtetik beherakoa. Gaur egun ez dauka adin mugarik. Nazioartean aski ezaguna da, eta bertan nazioarteko akordeoilari ospetsuenak parte hartu dute, lehiakide nahiz epaimahaikide lanetan.

 

 

 

 


© HAUSPOZ, 49 POSTAKUTXA, 20120 HERNANI (GIPUZKOA) / TEL: + 34 606 140 352 / info@hauspoz.org