"FRANCISCO ESCUDERO" NAZIOARTEKO II KONPOSIZIO SARIKETA
EZAUGARRIAK
Partaideak edozein adin eta jatorrikoak izan daitezke.
2006eko urtarrila baino lehen sortutako obrak ez dira onartuko.
Aurkeztutako obrak, aurretik sortutako enkarguak izan daitezke, baina edozein kasutan ere, estreinatu gabeak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Aurretik sarituak edota argiratuak izan badira ere ez dira onartuak izango.
Zati elektroakustikorik aurkeztuz gero, honako formatu hauetako batean izan beharko du: Audio cd (ez wav), 44.1 KHz eta 16 bit-etan; Mp3. Cd-an daudenak, posta ziurtatuz bidaliko dira, partiturarekin batera, eta Mp3-an daudenak info@hauspoz.org-era.
Hauspozek, saritutako obrak argitaratuko ditu. Epaimahaikideek hala baderitzote, saritu gabeak ere argitaratu ahal izango ditu Elkarteak.
Hauspozek, obra sarituak Arrasateko lehiaketetan erabiltzeko ahalmena izango du. Halaber, obren grabaketa, produkzio edo banaketa egin ahal izango du, konposatzaileek, horren truke, legeek adierazten duten irabaziak jasotzeko eskubidea izango dutelarik, eta ez besterik.
Konposatzaileek obraren hiru kopia bidaliko dituzte, bertan bere izenik (edo bere nortasuna azal dezakeen zeinurik) ipini gabe, kartazal batetan sartuta. Kartazal honetan goitizen edo kode bat idatziko da. Honekin batera, goitizen edo kode berbera duen beste kartazal batetan sartuta, obraren izenburua, egilearen datuak, telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat bidaliko dira.
Obrak aurkezteko azken eguna Irailak 10 izango da.
Antolatzaileek, epaimahaikideek hala adostuz gero, sariak hutsik utz ditzakete. Kasu horretan, eta epaimahaikideak ados egonez gero, saria pertsona edo elkarte bati eman ahal izango litzaioke, bere lana edo ibilbidea kontutan hartuta.
Sariketan parte hartzeak, oinarrien onarpena dakar berarekin.
EPAIMAHAIA
Epaimahaia konposatzaile ospetsu eta adituez osaturik egongo da.
Epaimahaikideen erabakiak apelaezinak izango dira.
Epaimahaiaren ondoan, Miren iñarga, akordeoi pedagogian aditua, boto eskubide gabeko mahaikide bezala egongo da.
Iñaki Alberdi izango da lehiaketako zuzendari artistikoa.
SARIAK
Saria, 1500 eurotako diru-saria da eta obraren edizioa izango da