Aurtengo Zarauzko Akordeoi Kultur Astean, era askotako estilo eta errepertorioak eskainiko dira.
Alde batetik, aurreko urteetan bezala, Arrasateko iazko Gipuzkoa Akordeoi Lehiaketako irabazleen kontzertua izango dugu, bai eta Coupe Mondiale eta Trophée Mondialerako hautaketa-probak ere.
Bestalde, Aretxabaletako Akordeoi Orkestra eta Piazzolla 180 grados taldeak ere izango ditugu entzungai.
KONTZERTUAK |
Uztailak 1: Aretxabaletako Akordeoi Orkestra
Lekua: Musikaren plaza
Ordua: 20,00
Uztailak 2: Piazzolla 180 grados
Lekua: Musikaren plaza
Ordua: 22,30
Javier lópez Jaso: Acordeón
Marcelo Escrich: Contrabajo
Luis Giménez: Guitarra eléctrica
Vincent Thomas: Batería
Uztailak 3: Arrasate 10ko Gipuzkoa Lehiaketako Lehen Saridunak
Lekua: Antoniano aretoa
Ordua: 12,30
Haurren Maila: Amaia Zubimendi
Gazteen Maila: Iñigo Miqueleiz
Senior Maila: Maria Zubimendi
HAUTAKETA-PROBAK |
Uztailak 2: "64. COUPE MONDIALERAKO HAUTAKETA-PROBA"
Lekua: Villa Munda
Ordua: Cancelado por falta de candidatos
Hauspoz, Coupe Mondialerako hautaketa-proba antolatzeko arduraduna da. Aurtengo Coupe Mondiale 64.a izango da, eta Txinan egingo da, 2011ako urriak 2 eta 6 bitartean.
Bertan parte hartzeko interesa duzuenok, honako helbidean begiratu dezakezue: http://www.coupemondiale.org/2011/cn_coupe_main.htm
[COUPE MONDIALEKO HAUTAKETAREN EZAUGARRIAK]
Uztailak 3: "61. TROPHEE MONDIALERAKO HAUTAKETA-PROBA"
Lekua: Villa Munda
Ordua: Cancelado por falta de candidatos
Hauspozek 61. Trophée Mondialerako Hautaketa-Proba ere antolatuko du. Lehiaketa hau Italian egingo da, 2011-ko irailak 13 eta 18 bitartean.
Bertan parte hartzeko interesa duzuenok, honako helbidean begiratu dezakezue: http://www.accordions.com/cma/2011/index.htm.
[TROPHÉE MONDIALEKO HAUTAKETAREN EZAUGARRIAK]
Jarduera honek Zarauzko Udaleko Kultura Sailaren laguntza jaso du
© HAUSPOZ, 49 POSTAKUTXA, 20120 HERNANI (GIPUZKOA) / TEL: + 34 606 140 352 / info@hauspoz.org