"FRANCISCO ESCUDERO" NAZIOARTEKO III KONPOSIZIO SARIKETA
Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkartea, Zarauzko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Francisco Escudero" Nazioarteko Konposizio Sariketaren hirugarren edizioaren deialdia egiten du. Sari banaketa Zarautzen (Gipuzkoa) egingo da, 2010ko Irailak 18, larunbatean.
Sariketaren helburu nagusia, akordeoiko obra berrien sorkuntza indartzea da, akordeoi batez nahiz kamara musikaz.
Obrak aurkezteko azken eguna Irailak 10 izango da eta, gehienez, 10 minutukoa izango da.
IKASTAROA: "AKORDEOIA - KONPOSAKETA, SORKUNTZA BERRIARI HURRERATZEA"
2010ko Irailak 14 eta 17 bitartean, Hauspozek akordeoi ikastaro berri bat antolatuko du, SGAE eta Zarauzko udalaren laguntza eta babesaz.
5 orduko 4 saioz osaturik izango da (15:00etatik 20:00etara), guztira 20 ordu.
Ikastaroko irakasleak Ramon Lazkano eta Alberto Posadas izango dira, eta izen-emateak, aforoa bete arte onartuko dira (matrikula egiteko azken eguna 2010ko iraileren 7).
Egitaraua, akordeoi musika garaikidearekiko gerturatze bat izango da, hezkuntzaren fase ezberdinetan. Horretarako, estetika, historia, teknika eta halakoak jorratuko dira, bai eta irakasleek konposatutako akordeoi errepertorioa ere (tartean obren entzuketa eta analisiekin).
Akordeoiko konposatzaile, interprete eta irakasleei. Baita ere, gaur egungo artean eta bereziki musikan (batipat akordeoiaz) interesa duten musikariei. [IZEN EMATEKO HORRIA]
ARRASATEKO AKORDEOI LEHIAKETAK
Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak, Arrasateko Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, "Arrasate Hiria" Nazioarteko XVIII. Akordeoi Lehiaketa, Gipuzkoako XXXI. Akordeoi Lehiaketa eta Gipuzkoako XXIII. Akordeoi Jaialdia antolatu du. Lehiaketa Arrasaten izango da 2010. urteko abenduaren 5tik 8ra. [2010'ko derrigorrezkoak]
Lehiaketek piramide egitura dute, eta pedagogia ibilbide osoa kontuan hartzen dute, bai adinaren eta bai mailaren arabera.

AKORDEOI IKASTAROA "MUSIKA GARAIKIDEKO KONPOSIZIOA"
José María Sánchez Verdú eta Gabriel Erkoreka konposatzaileek zuzendu zuten 2009ko irailak 15 eta 18 bitarte, Zarautzen. Ikastaroa kontenporanear musikaren aplikazio pedagogikoa erakutsi zuen.
"... oso interesgarria eta aberasgarria, ez bakarrik interpretatzio arloan, baizik eta pedagogikoan batez ere..."
"... oso interesgarri eta erabilgarria, hezgarri eta eragingarria..."
"... interes handiko ikastaroa eta aplikazio praktikoa..."
© HAUSPOZ, 49 POSTAKUTXA, 20120 HERNANI (GIPUZKOA) / TEL: + 34 943 331 931 - 606 140 352 / info@hauspoz.org