"59 COUPE MONDIALE" Asker - Noruega

Izen emateko orria pdf

concursantes

 

HAUTAKETAREN EZAUGARRIAK

  1. “Hauspoz” Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak, Zarauzko Udalarekin batera, 59. Munduko Akordeoi Koparako Hautaketa abian jartzen du. Hautaketa Asker (Norbegian) izango da 2006. urteko urriaren 18etik 22ra.
  2. Hautaketa, 2006. urteko uztailak 5, asteazkenean ospatuko da Hauspozek Zarautzen uztailaren 3tik 7ra antolatuko duen XX. Akordeoi Aste Kulturalaren barnean.
  3. Deialdia publikoa da eta Hauspozeko bazkide eta bazkide ez diren 32 urtetik beherako (lehiaketaren eskakizunak) estatuko akordeoi jole guztieri irekita dago.
  4. Partehartzaileek, ongi betetako izenemate orriarekin batera, beren adinaren frogagiriren bat eta egitarau librearen HIRU kopia bidali beharko dituzte.
  5. Dokumentazio hori guztia 2006. urteko ekainak 17, larunbata, baino lehen bidali behar da helbide honetara:

 

“Hauspoz” Euskal Herriko Akordeoi Elkartea

Hautaketa 59th Coupe Mondiale
49 Postakutxa
20120 Hernani  (Gipuzkoa)
Tel/Fax  943331931
E-mail: zarautz@hauspoz.org

Zigilua data horretakoa duen dokumentazioa onatuko da.
Dokumentazioa bidaltzeak, partehartzaileak lehiaketarako baldintzak onartzen dituela esan nahi du.

 

 

jurado


HAUTAKETAREN GARAPENA

  • Epaimahaia akordeoi irakasle eta interprete ospetsuek osatuko dute.
  • Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
  • Hautaketaren egitaraua ondokoa izango da:
  • Coupe Mondiale Maila

Gutxienez ondoko obrak dituen 20-25 minutu bitarteko egitarau librea:

    • Obra Melodiko bat.
    • Obra Tekniko Virtuoso bat.
    • Akordeirako idatzitako Obra Zikliko bat.
  • Junior Coupe Mondiale Maila

Ondoko 3 obra dituen 17-23 minutu bitarteko egitarau librea:

    • Akordeoirako idatzitako Obra original bat.
    • Klabeko Obra Barroko bat.
    • Hautaketa askeko Obra bat.
  • Senior Virtuoso Maila

Estilo ezberdinetako 3 obra dituen 13-15 minutu bitarteko egitarau librea.

  • Junior Virtuoso Maila

Estilo ezberdinetako 3 obra dituen 9-12 minutu bitarteko egitarau librea.

    • Obrak jotzeko ordena izena emateko orrian jarritakoa izango da.
    • Epaimahaiak bere hautaketa emateko, kontuan izango ditu lehiakideen musika-adierazpena eta estiloa; interpretatzeko teknika eta hauspoaren kontrola; ñabarduraren kalitatea, soinua eta erritmoaren erregulartasuna eta era berean, buruz egindako interpretazioak kontuan hartuko dira.
    • Talde antolatzaileak, Hautaketako Probak irratiz nahiz telebistaz emateko eskubidea ez ezik, entzunaldia grabatzeko edo edatzeko eskubidea ere izango du. Horregatik partehartzaileak ez du dirurik jasoko.
    • Parteharzaileek zein ordenetan joko duten zozketa eginez erabakiko da.
    • 300 eurotako Bidai Poltsa bat egongo da, gehienez 100 euro pertsonako.

     

+info:www.coupemondiale.org

 

 

acordeón arrasate