1974.urtean sortu zen Euskal Akordeoi
Konfederazioa izenarekin, eta 1999an HAUSPOZ izena hartu zuen; Euskal
Herriko Akordeoi Elkartea/Asociación Vasca de Acordeón.
Gaur egun Euskalherri osoko bazkideak ditu, eta
baita Europako beste zenbait tokietako bazkideak ere. CIAko (Conferation
Internationale des Accordeonistes) partaide da eta baita UNESCOko
(International Music Council) partaide ere.
Jatorrian akordeoiaren ikasketa bultzatzea eta
herrialdeko akordeoi maila bai pedagogikoki, bai interpretzazio
mailan igotzea zuen helburu. Horretarako Bakarlarientzat lehenengo
Akordeoi Txapelketa antolatzen hasi zen estatu mailan “Gipuzkoako
Akordeoi Txapelketa” deitua, 1975eko apirilaren 20an lehenengo
aldiz Tolosan ospatu zena.
1.988an frogen zailtasuna europako beste zenbait
txapelketen mailan jartzen da, eta maila honetara iristen ez diren
partaideentzat paraleloki ospatzen den txapelketa antolatzen hasi
zen “Gipuzkoako Festibala” deitua.
1.993an txapelketa nazioarteko mailara igotzea
beharra bihurtu zen eta “Arrasate Hiria I Nazioarteko Txapelketa”
jaio zen, 32 urterarteko maila bakarrarekin. Gaur egun, aipaturiko
txapelketa honek ez du adin mugarik. Nazioarte mailan izen handikoa
da eta nazioarteko akordeolari goraipatuek bertan parte hartu izan
dute, bai partaide gisa, bai epaimahai gisa.
|