IKASTAROAK / MUSIKENE - 2003 Ikastaroa

2003ko abenduaren 9tik 11ra

Irakasleak:


Friedrich Lips
(Moscú)
Vojin Vasovic (Yugoslavia)
Owen Murray (Londres)

 

Arrasateko Nazioarteko Akordeoi Lehiaketa ospatzen den astean, akordeoi irakaskuntzaren arloan esanguratsuenak diren irakasleak biltzen dituen ikastaroa antolatzen da. Ikastaroa, “The Royal Academy”, “Sibelius Academy” eta Kragujevac-eko Eskolako ordezkariak dira ikastaroa aurrera eramaten dutenak. Ikastaroa, irakasle, ikasle eta orohar akordeoi joleei zuzenduta dago eta edukietan ondoko hauek aipatuko genituzke:
-Irakaskuntza teknika ezberdinetaz baliatuz, partehartzen duten ikasle eta irakasleei zuzenduriko akordeoi klase magistralak.
-Bakarkako klaseak ikasle bakoitzarekin.
-Erabilitako irakasbideeri buruzko elkarrizketak irakasleekin.
-Iritzi eta eskarmentuen elkartrukea irakasbideetan elkar hobekuntzarako bultzatzeko.